5 may 2011

11.05.15 ATERA KALERA!



Ez gara inongo alderdi politikorik ezta sindikaturik ere. Zu bezalakoak gara, persona arruntak.

Batzuk beren burua aurrerakoitzat dute, beste batzuk aldiz atzerakoiagotzat. Batzuk fededunak gara, beste batzuk ez. Batzuk ideologia zehatz eta definitua dugu, beste batzuk apolitikotzat dugu geure burua. Baina... nahiz eta ezberdinak izan, guztiak gaude kezkaturik egun bizi dugun ustelkeria eta panorama politiko, ekonomiko eta sozial tamalgarria ikustean. Kezkaturik gaude herriak bizi duen babes faltagatik.

Egoera honek kalte egiten digu egunero, baina guztiak elkarturik egoera honi aurre egin diezaiokegu.Martxan jartzeko garaia da, gizarte hobe bat eraikitzeko ordua.

Munduan herriade asko atera da kalera beren askatasun oihuak zabaldu asmoz. Aspalditik beharrezkoa den aldaketa bat eskatzen da, eta gu, ez gara gutxiago izango!

Egiazko demokrazia bat eskatzen dugu, demokrazia partehartzaile bat. Gehiengo klase politikoak haintzakotzat hartzea nahi dugu. Gure egoera prekarioaren errudun botere politiko eta ekonomikoak jotzen ditugu. Egoeraren aldaketa eskatzen dugu.

Herritarrak deitzen ditugu, Maiatzaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan kaleak har ditzan “Benetako Demokrazia Orain” lelopean. Ez gara politikari eta bankuburuen merkantzia.

Bizi dugun gizarte atsekabeari eta gure ordezkariek,enpresa eta bankak ekarri diguten sufrimendu indibidual, familiar eta kolektiboari aurre egiteko,kaleak har ditzagun! Jasaten ari garen kaleratze masiboen aurrean, erabakiak hartzeko ezintasunaren aurrean, baliabide ezaren aurrean, Kaleak har ditzagun! Gure beharrizanak bete ahal izateko eta gure oinarrizko eskubideak bete daitezen, Maiatzaren 15ean, Kaleak har ditzagun!

Aurreko guztiagatik, haserre nago!
Guztiak bildurik lortu dezakegu!
Zure eskubideak dira!

ARRAKASTA BAT IZATEA NAHI BADUGU ETA HAINTZAKOTZAT HARTZEA NAHI BADUGU, 
MEZU HAU MUNDU GUZTIARI HELTZEA EZINBESTEKOA DA.

ZUREKIN KONTATZEN DUGU! PASATU!

BENETAKO DEMOKRAZIA ORAIN!

1 comentario:

  1. Se presenta en Gipuzkoa www.porunmundomasjusto.com Democrqacia participativa y gente concienciada. Seguro que se os unen...

    ResponderEliminar