Maiatzaren 15eko deialdiaren eta estatu osoan izan diren kanpaldien arrakastaren ondoren, M15 Mugimendua ezin da gelditu, ezin dugu politikari eta bankarien eskuetan dagoen merkantzia izaten jarraitu. Gure borrokak aurrera jarraitzen du.
Langileok, langabetuok, ikasleok, gazteok, jubilatuok, hipotekadunok… ez dugu nahi oraingoan Europatik etorriko diren eraso eta murrizketen aurrean ezer egin gabe geratu. Deialdi hau Euroaren Ituna sinatu eta aste betera dator. Akordio honek bankaren eta enpresa handien mesedetan, gizartearen pobretzea eragingo du, besteak beste, erretiro adina igoko dute, sektore publikoa pribatizatuko dute eta langileen eskubideak murriztuko dituzte. Beharrezkoa da mobilizatzea eta akordioa geldiaraztea.
Maiatzaren 15ean kalera atera gintuen ideia berarekin jarraitzen dugu, baina oraingoan garrantzia handiagoa ematen diogu hauteskunde legea edota hipotekakoa bezain injustuak diren lan eta pentsioen erreformen aurkako borrokari, baita Benetako Demokrazia Orain-ek deitu ez dituen ekintzetan egindako beste aldarrikapenei ere. Bistan da herritarrak nazkatuta daudela. Badakigu esfortzu handia egin beharko dugula borroka honetan: ezingo dugu urte betean hainbeste urtetan garatutakoa konpondu, baina ez dugu etsiko.
Aldaketarako garra piztu da, baina oraindik ez da ezer aldatu; politikari eta bankarien eskuetan dagoen merkantzia izaten jarraitzen dugu. Horregatik, GURE ESKUBIDEAK aldarrikatzen jarraitzeko dei egiten dizuegu.
Ekainaren 19an berriro KALEA GEURE EGINGO DUGU!!!
Gazteon etorkizunaren eta nagusien duintasunaren alde. Mesedez zabaldu mezua ahal den gehiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario