Bankak egin zuen lehenengo erresistentzia test-etik bigarrenera, urte oso bat pasa da (2011ko uztaila). Gobernuak, (PP-ren oniritziarekin) 30.000 milioi euro gorde ditu eraikuntzaren krisiak finantzien arloan sortarazi dituen zuloak estaltzeko saneamenduaren bidez (kapitalizazioa).
Zapaterok diru publiko hori, banketxe eta kutxek PYME eta familien kredituak indartuko zituztelakoan, justifikatu zuen ekintza hori. Baina hori, GEZURRA besterik ez da!
Kredituek behera egin dute etengabe (%5a gutxiago 2011an) eta horren froga argiak ditugu etengabeko itxierak eta langabezia PYME eta autonomoei dagokionez. Bitartean, 300.000 bat familia etxetik kaleratuak izan dira.
Gastu sozialeko murrizketa izugarrien ondorioz, lortu dituzten 30.000 milioi horien benetako etorkizuna eta baita, desbideratu dezaketen diru publikoko beste hainbat milioien norakoa ere, honakoa dugu:
- Bankuen neurrigabeko zorra estaltzea ("adreiluaren krisia"-ren espekulazioaren ondorioa dena), 1,8 bilioi euroetara iristen dena. Zor horren zati handi bat banku alemaniar eta frantsesekin senidetu da eta, egoera dela eta, izugarrizko etekinak ateratzen ari dituzte.
- Orain arte entitate erdi-publikoak izan direnen saneamendua, kutxena, ondoren bankuetan pribatizatzeko. Honela kutxek aurrera eramaten duten gizartearen onurarako ekintza desagertarazi nahi dute kapitalaren hobariak handitzeko, aldi berean S.A. berrietan banatuz.
- Kutxa zein banku berri horietako aholkulari eta zuzendari gorenen soldata izugarri altuak ordaintzea. Adibide gisa dugu Rato jaunak eta beste bi aholkularik 2010an irabazitako 10,5 milioi euroak Caja Madrid-en (gaur egun Bankia).
- 25.000 langileen kalte-ordainketak ordaintzea, aurretiazko erretiroa edukiko dutenak eta gutxi gora behera 250.000 euroetara iritsiko dena langile bakoitzarengatik. Gainera, Espainiako Bankuko gobernariak 25.000 langabetu hauek langabeziko bi urte hartzea proposatzen du. Ideia horrek Gizarte-segurantzari 5.000 milioi euro kostatuko litzaizkioke eta, nola ez, laguntza publikotik hartuko lituzke.
Ezmorala eta haserretzeko hainakoa da urte berean diru publiko guztia saneamendurako desbideratu izana, espekulazioarengatik gaur egungo egoera sortarazi duten arduradunei laguntzeko desagertu izana (banku eta eraikuntza-enpresa nazional zein europearrentzat). Arduradun hauek, krisiaren ondorioz bizitzen ari garen egoeratik oso urrun, neurrigabeko dirutza pilatu dute eta horietako asko paradisu fiskaletan daude gordeak (iruzur fiskalarekin metatutako dirua 80.000 milioi euroetara iristen dela kalkulatu da). Bitartean Gobernuak krisiaren benetako biktimei, hiritarroi, Demokrazian ikusi diren murrizketa handienak imposatu dizkigute:
- Pentsioak bere horretan uztea eta soldatak jeistea, baita sektore publikoko inbertsioak ere.
- Hiru erreforma handi eskubide sozialei dagokionez murrizketa garrantzitsuekin: lan-erreforma, pentsioen erreforma eta negoziazio kolektiboarena.
- Ongizate estatuarentzat halabeharrezkoak diren zerbitzu publikoak (osasunarena, hezkuntza, zerbitzu sozialena...) mehatxatuak daude murrizketen ondorioz, bai ordainketa sanitarioaren hastapenarengatik, ebakuntza-gelen itxierarengatik, mediku eta irakasleen kaleratzearekin eta abar luze bat.
Hori guztia, herrialde periferikoen zor publikoaren aurka doan espekulazio finantziarioa buru duen kontestu ekonomiko batekin, herrialde horietako bat da Espainia. Nahiz eta gure zor publikoa euro-zonakoa baino baxuagoa izan, PIBeko %66 batean kokatzen dena (666.000 milioi bat euro) Alemaniarena %80ra iristen den bitartea FMI, OCDE eta Europar Batasunak 20.000 milioietan jeitsi behar dela adierazi du 2014ra arte, gastu publikoa gehituta.
Benetako Demokrazia Orainetik hiritarrei deialdia egin nahi diegu egoera honen aurka gaudela adierazteko eta aurreko guztia salatzeko:
- Familien eta pertsonen kaleraketen aurka, pisuen bueltatzea ahalbidetzea ordainketa moduan.
- Osasunaren berrordainketa.
- Diru publikoaren desbideraketa entitate finantziarioentzat.
Exijitzen dugu:
- Mailegatutako dirua bueltatzea.
- Rato jaunak eta beste aholkulariei ordaindutako bonuak itzultzea, entitateak saneatzeko erabili direnak nahiz eta diru publikoa izan.
- Transakzio finantziario eta irabazien zerga jartzea.
- Banka publiko baten sorrera gizarte-ekintzarekin bat ere egingo duena.
- Banku eta kutxen menpe dauden etxebizitzak alokatzeko etxeetan bihurtzea, betiere alokairuko diru kantitatea bertako biztanleen irabaziekin bat etorriz.
- Sektore finantziarioko langileen aurretiazko erretiroaren gastua entitateen kargu egotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario