24 feb 2012

O-24 DIRU PUBLIKOAREKIN BANKUAK BERRESKURATZEAREN AURKAKO EKINTZA

O-24 DIRU PUBLIKOAREKIN BANKUAK BERRESKURATZEAREN AURKAKO EKINTZA


1000 eurotik gorako kostua izango du biztanle bakoitzarentzat PPk, PSOE eta CIUren babesarekin, aurrera aterako duen finantza-erreformak (52000 milioiko gastua edukiko du, dirua publikoa noski). 


PSOE-k egin zuen horrelako lehen erreforma eta bertan adostutako abalak, maileguak eta partaidetzak 100.000 miloi eurotik gorako kostua izan zuen altxor publikoaren kontura.

Merkozy-ren, BCE-ren eta alemaniar eta frantziar banku erraldoien aginpean, bai PSOE eta PPren gobernuek gastu sozialetik (osasuna, hezkuntza, etb..) kendutako diru publikoa erabiltzen ari dira krisi honen benetako errudunen balantzeen porrota ekiditeko: bankoen porrota alegia. Esaten dute ez dagoela hezkuntza publikoa finantziatzeko dirurik, 17.000 eurotako galerak jasan duena, eta ordea ematen du badagoela 52.000 miloi bankuak babesteko!  

Estatu mailan antolatutako ekintzetan parte hartuko dugu bankuen erreskateen aurka. Euskadiko lehen finantza erakundea, Kutxabank, salatuz egingo dugu hori, diru publikoa jaso baitu ezkutatzen saiatzen den arren. Horretarako kontzentrazio bat egingo dugu Boulebarreko Kutxako bulegoetan ostiralean, Otsailaren 25ean arratsaldeko 6etan.

 Kutxabank ez da banku argi bat, ez dago herritarren zerbitzura eta ez du Eukadiren garapen ekonomikoa babesten. 
 Ez da argia kudeaketan,  Esteponako "Puente Romano" kasuan ikusi daitekeen bezala, 200 milioiko kalteak eragin baitizkio Kutxako Gizarte Ekintzari, eta hau ziur aski adibide txiki bat besterik ez da izango. Ez da gardena zuzendari eta aholkularien soldata handiak ez baititu argiratatu nahi. 
 Ez zuen hitarrengan pentsatu kredituak modu axolagabean ematean, eta eraikuntza burbuila sortzean; ez zuten enpresa txikien, hiritarren eta bere familia abal-emaileen onura bilatzen bizitza osorako zorpetzera animatzen zituztenean, artifizialki bere balioaren gainetik erositako etxeak eta eraikinen jabetzara bultzatzen zituztenean. Orain, burbuila eztanda egin duela, Kutxabankek bizkarra ematen digu berriz ere milaka bezeroak kaleratuz eta beren jabetzak bahituz, bizitza osorako zorra gainean utzita.  
 Politika hauen inguruan ordea, SER katean  Mario Fernández-ek (Kutxabank-eko lehendakariak) inongo pudorerik gabe hauxe esan zuen: "Bankuek ez daukate inolako ardurarik"
Kutxabankek ez al du inolako ardurarik euskal ekonomiaren hondoraketan? Kapitalismoaren finantzen krisia hasi zenetik, Kutxabankek kreditu banaketa gelditu egun du bai herritarrentzat eta baita enpresa txiki eta ertainentzat ere. Errezesioan sartuarazi gaitu, milaka kaleraketa eta enpresa itxiera eraginez. Nahiz eta PSOEk, lehen finantza erreforman hiru kutxei 500 milioi euro baina gehiagoko laguntza eman arren, ez zuten ekonomia hondoraketa ekiditerik lortu. Eta diru publikoa erabili zuten horretarako, gure zergen bitartez lortutako dirua.


Zergatik Gobernu Zentralak eta Eusko Jaurlaritzak diru publiko hau zuzenean ekonomia produktiboan txertatzen, hau da, herritarrei ematen? Honek bai sortuko lituzkeela lanpostu berriak eta ez lan erreforma bidegabe honek.
Guzti honek Kutxabank-en finantza politikak ez duela Euskadiren garapen ekonomikoa laguntzen adierazten du. Are gehiago, erakundearen helburua haztea eta kanpora zabaltzea dela erakusten du. Azkenean Banca Civica-rekin fusionatuko balitz, 70000 milioiko kapitala edukitzetik, 140.000 milioi edukitzera pasako litzake, eta egungo PPko gobernuaren eskutik diru-kutxa publikotik kantitate handiagoa jasoko luke. Honek Kutxabank-en eta bere Gizarte Ekintzaren pribatizazioa ekarriko luke, kapital eta akziodun pribatuen sarrerarekin.

Guzti honengatik eta gehiagogatik, otsailaren 24ean Kutxabank salatu nahi dugu ondorengo mezuak oihukatuz:


EZETZ ESATEN DIOGU KALERATZE ETA JABETZEN BAHIKETEI. PAROAN EGOTEA GUTXI BALITZ, GAINERA GURE ETXETIK KALERATZEN GAITUZTE. 


KREDITUEK, HIRITAR ETA ENPRESA TXIKIENGAN ESKURAGARRIAK BADIRA, LANPOSTUAK SORTU DITZAKETE. EZETZ ESATEN DIOGU LAN-KALERATZEAK ERRAZTEN DITUEN LAN-ERREFORMARI.

BANKETXEEN ZUZENDARITZA ETA AHOLKULARIEN SOLDATAK, PIZGARRIAK ETA PENTSIO PLANAK PUBLIKO  EGITEA ESKATZEN DUGU

KUTXABANKEN PRIBATIZAZIOARI ETA BERE OBRA SOZIALAREN DESAGERKETARI EZETZ ESATEN DIOGU

BANKOEI EURO BAT ERE EZ, GAUR ARTE JASOTAKO DIRU PUBLIKOA INTERESEKIN NAHI DITUGU BUELTAN. OSASUNA ETA HEZKUNTZARAKO BEHAR DUGU ZERGEN DIRUA, BANKOENTZAT INOIZ EZ. HIRITARREN SERBITZURA DAGOEN BANKA BEHAR DUGU.

KUTXABANK PNV ETA PP-REN ESKU DAGO, ETA HORREGATIK HEMEN ZALATZEN DITUGUN ONDORIOEN ERANTZULEAK DIRA. 

FINANTZIAR-BOTEREEN ETA ATZEAN DITUZTEN GOBERNUEN AURKA MUGI ZAITEZ! 

EZ BAITGARA POLITIKARI ETA BANKAREN ESKU DAGOEN MERKANTZIA 

No hay comentarios:

Publicar un comentario